Buscador:

Centros Hedonai

Centros Hedonai en

Depilación Láser

LASER DEPILAZOIA HEDONAIN

El especialista responde

Depilaziorako erabiltzen den laserraren xedea, ile folikuluaren suntsidura da. Horretarako, ilearen zurtoina duen pigmentuaren (melanina) inguruan beroa sortzen da eta ile horren folikulua suntsitzen da.

1. Laser-depilazioaren onura nagusiak hauek dira: Depilazio iraunkorra denbora gutxitan lortzea. Azalak kalitate, leuntasun eta elastikotasunean asko hobetzen da. La piel mejora mucho en calidad, suavidad y elasticidad.

2. Hedonain pertsonalizatutako kontrol baten bidez jarraibideak markatzen dituzten eta bezeroaren segurtasuna eta ongizatea bermatzen duten espezializatutako langileen eskuetan egongo zara.

3. Saio bakoitzean hazkunde-fasean dauden ileak ezabatzen ditugu bakarrik, hori dela eta, alde bateko ilea behin betiko ezabatzeko hainbat saio behar dira. HEDONAIn, beharrezkoa denean, tratamenduak depilazio elektrikoarekin bukatzen ditugu laserrak ezabatzea lortzen ez duen ile haietan aplikatuz, horrela emaitza bikainak lortuz.

4. Tratamenduaren iraupena ile motaren eta tratatzeko tokiaren arabera ezartzen da. 

5. Tratamendua hasteko unerik egokiena udaren ostean da, hurrengo uda baino lehen 3 saio aplikatzeko denbora nahikoa izateko baina laser egokia erabiliz, bahiz eta tratamendua urteko edozein garaian egin daiteke.

6. Hedonaik tratamenduko hainbat modalitate eskaintzen ditu, bezeroaren ezaugarrien arabera

LASER DEPILAZIOARI BURUZKO GALDERAK

El especialista responde

Laser depilazioari buruz dituzun zalantzak gure laserrean espezialisten esperientziatik ebazten dizugu.

Zertan datza laser depilazioa?
Laserraren argia monokromatikoa da, hau da, kolore bakarra antzematen du, ilearen pigmentua. Beraz, melanina era selektiboan antzematen du eta sakontzen du ilearen errora iristera arte, sorrarazten duten zelulak era progresiboan suntsituz

Metodo segurua da?
Hedonain gure bezero guztiei aurretiko kontsulta eta espezialista batek ikuskatutako frogako test bat egiten da depilatuko den tokiko azalaren ezaugarriak egiaztatzeko eta ilea segurtasun osoz eta ahalik eta denbora gutxienean ezabatzeko laser egokiena eta energia egokiaren erabilera ezartzeko.

¿Puedo depilarme cualquier zona con láser Edozein toki depilatu daiteke laserrarekin?
Bai. Laserra bai aurpegiko bai gorputzeko toki sentikorreneko ilea depilatzeko erabiltzen da.

Mingarria da?
Bero/hotzeko sentipen oso laburrak nabaritzen dira.
Gainera, minerako sentikortasuna gertatzekotan, tratamendua baino lehen krema anestesiko bat aplikatu daiteke.

Nola ezabatzen da ilea?
Ilea progresiboki ezabatuz joaten da. Kontsulta informatzailean tratamenduaren hasiera zehazten da eta saioen arteko denbora ezartzen da, 2 eta 3 hilabete artean, tratatuko den tokiaren arabera.

Zenbat dirau saio bakoitzak?
Tratamendu azkarra da. Iraupena tokiaren hedaduraren araberakoa da (goiko ezpaineko 5 minututik, besape edo iztaiko 15 minutu, hanka osoko 2 orduak arte).


Zer gomendio jarraitu behar dira tratamenduan zehar?
Laser-depilazioak zainketa handirik ez du behar, bakarrik eguzkia hartzen eta depilazioaren aurreko egunetan autobelztekoak erabiltzen saihestu behar dugu azalaren koloratzea saihesteko. Tratamendua egin ondoren, hurrengo 15 egunetan zehar, zuzenean eguzkira ez jartzea edo depilatutako tokian guztizko babesmenarekin egitea gomendagarria da. Eta ezin dugu ilea sustraitik ezabatzen dituzten depilazio sistemak (ezkoa, pintzak…) erabili ere.

SOPRANO LASERRA: AZKEN TEKNOLOGIA

El especialista responde

Hedonain Laser-depilazioko azken berrikuntzak eta teknikak aurkituko dituzu. Orain sektoreko berriena dugu gure zentroetan: SOPRANO LASERRA
Beltzaran egotea jada ez da laser-depilazioa egiteko arazoa. Udarako prestatu depilazioko azken berrikuntzarekin, Soprano laserra


Orain aitzakiarik ez dago laser depilazioa egiteko.
Lehenago Laserrarekin ezin bazenuen depilatu zeren eta:

- Oso beltzaran zara, hau da, zure azalaren fototipoa oso altua da.
- Beti belztua zaude eta ez duzu eguzkia hartzeari uko egin nahi.
- Tratamendua mingarria edo garestia dela uste duzu.
- Hasieratik tratamenduaren kostua ez zenekien.
- Gainbegiratze medikoaren bermea ahi zenuen.

Hedonai  zure arazoetarako konponbidea dauka: SOPRANO LASERRA.

Potentzia handiko diodoko laser iraultzailea dugu, fototipo altuko azaletan eta beltzarandutako azaletan ilea ezabatzea ahalbidetzen duena, gainera azalean ondorio edo erreduren arriskua saihesten du eta bere aplikazioa minik gabekoa da.

LASER DEPILAZIOAREKIN HOBETZEN DIREN ZENBAIT ARAZO MEDIKOAK

Mejorar problemas

Hirtsutismoa, hidrosadenitisa edo kiste sakroa bezalako arazo batzuk laser depilazioarekin tratatu daitezke.

Hirtsutismoa: Gehiegizko Ilea
Banaketa eredu maskulinoa jarraituz, emakumeetan ilearen gehiegizko hazkundea izendatzen duen termino medikoa da, belarri aldeko bizar, kokotsa, lepoa, ugatz-areolak, toraxa, izterrak, bizkarra eta zilborraren inguruan bezala. Ia kasu guztietan arazo estetikoa sortzen du. Gutxi gorabehera adin emankorreko emakumeen % 10ean eragina duen arazoa da.

Tratamendua eragiten duen kausaren arabera da, nahiz eta erabilienak Laser Depilazioa eta ilearen hazkundearen erretratatzaileen erabilera izan. Esplorazio fisiko nahitaezkoa da eta, kasu askotan, maila hormonalen analitika.

Arazo hau tratatzeko 50 euro balio duen 30 minutuko aholkularitza kontsulta bat ezartzen da. Normalean bezeroari analisi kliniko bat aginduko zaio eta bere arazoa laser, depilazio elektrikoa eta espezialistak ezarritako jarraibideekin tratatuko da.

Hidrosadenitisa
Eskuarki “gurintxo” bezala ezagutzen da. Hidrosadenitisa besape eta iztaietako eskualdean dauden izerdi-guruin mota baten buxadura eta hantura da. Bere garapena hanturazko prozesu guztian errekrutatutako aldameneko tokietako folikulu sebazeo eta pilosebazeoetan eragina izatera heltzen da. “Gurintxoen” tratamendurako aukera bikaina laser-depilazioa dela esan daiteke.

Kiste Sakroa
Errainaldeko lerroko kiste edo azalaren inbaginazioaren garapena da. Normalean kiste hauek gorputzaren enbrioizko osaketan zehar garatzen dira. Dena den, “kripta” edo “poltsa” mota hauek adin helduan, nerabezaro edo gazterian azaleran ixten dira materialaren metaketa eta egitura guztiaren hantura ahalbidetuz. Errain-kisterako tratamendu hoberena sacro laser-depilazioa da.

HEDONAIREN DEPILAZIO ELKTRIKOAREN EZAUGARRIAK

Depilación Eléctrica Computerizada

Laserra bezala, depilazio elektrikoarekin ilearen behin betiko ezabapena lortu nahi dugu. Horretarako, HEDONAIn Apilus ekipoa erabiltzen dugu, segurtasun osoa eskaintzen duen sistema. Apilusa edozein azal motan aplikatu daiteke: zuriak, ilunak edo beltzak ere eta baita edozein ile motan ere.

Onurak: Ilearen guztizko ezabapena. Edozein azal motan (zuria, beltzarana edo beltza) eta edozein ile motan aplikatu daiteke. Konputerizatutako Depilazio Elektrikoa tradizionala baino askoz azkarragoa da eta Laser-depilazioko tratamenduak amaitzeko oso egokia da (tratamenduaren amaieran geratu ahal den biloa edo isolatutako ileak).

Aplikazioa: Depilazioa aplikatzeko, ileak hazkunde fasean egotea behar da folikuluaren ernetze-zelulak suntsitzeko asmoz.

Tratamenduaren iraupena: Doako lehen kontsultan iraupena estimatuko.

Gutxi gorabeherako prezioa:Doako lehen kontsultan aurrekontua emango da.

club hedonai
El especialista responde
regala belleza